_Z4A4794.JPG

Hiru mariken arteko drama psikologikoa, soziala eta sexuala. Hiruki arrosa.
Gay sauna batean gertatuko da ezusteko topaketa. Lurrun artean desioak, jaia, frustrazioak, erakarpen sexualak, boterea eta beste hamaika kontu labainkor nahastuko dira.

"...argi dago oraingo muntaiak emaitza borobil eta koherentea lortu duela, testuaren barne funtzionamenduari esker, hiru aktoreen lanaren laguntzaz eta, batez ere, Olatz Gorrotxategiren dramaturgia eredugarriaren ondorioz...."

                 Agus Perez BERRIA 2020/10/3

 

NORTZUK GARA

Olatz-Gorrotxategi-.jpg
galderrr.jpg
jose.jpg
_Z4A4483.JPG
_Z4A4493.JPG
_Z4A4552_edited.jpg

     Galder Perezek, antzezlanaren idazleak hasi zuen ibilbide hau, 2019 urte hasieran, Cafe Bar Bilbao antzerki gidoi laburren saria irabazi zuenean. Testuaren irakurketa dramatizatua egiteko asmoarekin Gaizka Chamizo eta Jon Koldo Vazquezekin jarri zen harremanetan eta Bilboko zazpi kaleetako Lautan hiru jaialdian burutu zen irakurketa. Ikusleen artean Joseba B. Lenoir musikaria zegoen eta hunkituta, inoiz taularatuko bagenu musika jarri nahi izango liokeela esan zigun.

 

     Gauzak horrela eta istorio hau oholtzaratzeko grinaz lagunduta Olatz Gorrotxategi zuzendari gisa egotea aproposa iruditu zitzaigun, sormenak beharrezkoa zuen emakume baten ikuspegia jar ziezaion batetik eta, bestetik, Gorrotoxategik bere antzezlanetan erabiltzen duen ausardiak eta plastikotasunak lanarekin bat egin zezaten. Azkenik, Pelayo Serrano aktoreak ere, proiektuarekin bat egin zuen, bere adinerako zuen esperientzia eta talentua ikusita, proiektu honek behar zuen azken pieza zen. 

fott.png

"...Joseba B. Lenoir musikariak giro zinematografiko iluna eman die argumentuko gertakizunei bere konposizio erdi malenkoniatsu erdi misteriozkoekin eta gitarra elektrikoan jo eta abestu dituen pasarteekin, haren ekintza txiki baina umoretsuak ahaztu gabe. Azkenik, aipatzekoak dira hiru antzezleen kemena, sinesgarritasuna eta ekipo lana: Jon Koldo Vazquez iragan zalantzagarriko irakaslearen rolean, Pelayo Serrano gazte herabearenean eta, distira bereziz, Gaizka Chamizo klubeko animatzaile zoro, drogazale eta mozkortiaren pertsonaian..."

 
HARREMANA

JON KOLDO VAZQUEZ

lurrunminez@gmail.com

 

unnamed.png